
50. zk., 2025eko martxoaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 11 orri.)
- EPUB (118 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1163
26/2025 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2025. urterako Urteko Araugintza Plana onartzeko erabakia.
Gobernu Kontseiluak, 2025eko otsailaren 25ean egindako bilkuran, 2025. urterako Urteko Araugintza Plana onartzeko erabakia hartu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2025. urterako Urteko Araugintza Plana onartzen duen erabakiaren testua, zeina ebazpen honen eranskinean ageri baita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 6a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 6KO 26/2025 EBAZPENARENA
ERABAKIA, 2025 URTEKO ARAUGINTZA PLANA ONARTZEKO DENA
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 8. artikuluak lehen paragrafoan ezartzen duenez, Gobernuak urtero onartuko du araugintza plan bat, eta bertan bilduko dira urte horretan Gobernu Kontseilura, hark onar ditzan, igorriko diren legegintza- edo erregelamendu-ekimenak.
Informazioa eta parte-hartzea bermatze aldera, araugintza plana Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan, aipatutako artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera.
Jaurlaritzari buruzko 7/1981 Legeak, ekainaren 30ekoak, 8. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Lehendakariak Jaurlaritzaren jarduna zuzendu eta koordinatzen du, sailburu bakoitzari bere jardunean dagokion eskumen eta erantzukizunari kalterik egin gabe. Koordinazio-lan horretan, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen Idazkaritza Nagusiak koordinatzen ditu urteko araugintza-planaren argitalpena eta jarraipena, Jaurlaritzako sailekin lankidetzan.
Eusko Jaurlaritzako 2025eko Urteko Araugintza Plana osatzeko, sailek urteko arau-plangintza onartu eta Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen Idazkaritza Nagusira igorri dute, eta horrekin osatu da, hain zuzen ere, 2025eko Urteko Araugintza Plana.
Hori guztia dela eta, Jaurlaritzaren Legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18 l) artikuluan ezarritakoaren arabera, Lehendakariak proposatuta eta dagokion eztabaidaren ondoren, Gobernu Kontseiluak honakoa
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– 2025 urteari dagokion Eusko Jaurlaritzaren Urteko Araugintza Plana onartzea, eranskinean ageri dena.
Bigarrena.– 2025eko ekitaldian hasi behar diren xedapen orokorrek, Plan honetan agertu ez badira, inguruabar hori arrazoituko dute dagozkien memorietan.
Hirugarrena.– Jaurlaritzako Sailek Jaurlaritzako sailek memoria bat egingo dute beren arau-plangintzaren urteko gauzatzeari buruz. Memoria hori Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen Idazkaritza Nagusira igorriko da 2026ko lehenengo hiruhilabetean, 2025 Urteko Araugintza-Planaren gauzatzeari buruzko memoria bateratua argitaratu dadin.
Laugarrena.– Aipatutako plana argitaratzea gardentasunaren, parte-hartzearen eta lankidetzaren atarian – Irekia –.
Bostgarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak aginduko du Eusko Jaurlaritzaren 2025eko Urteko Araugintza Plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
ERANSKINA
EUSKO JAURLARITZAREN 2025EKO URTEKO ARAUGINTZA PLANA
Legegintza- eta erregelamendu-ekimenak, Gobernu Kontseiluari aurkeztea aurreikusten direnak, 2025ean onar ditzan.
Izartxoarekin*: Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, aplikazioen emaitzei buruzko analisiaren mende dauden arauak.
1.– Lehendakaritza.
1.1.– Dekretu-proiektua, Euskadin Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile anitzeko Foroa sortu eta arautzen duen uztailaren 6ko 166/2021 Dekretua aldatzen duena.
1.2.– Dekretu-proiektua, berrikuntza sozialaren esparruan izaera publiko-pribatuko proiektu partekatuetarako dirulaguntzak arautzen dituena.
1.3.– Dekretu-proiektua, eLankidetza-Lankidetzaren eta Elkartasunaren Euskal Agentziaren lankidetza- eta elkartasun-arloko dirulaguntzen araudia aldatzeko eta Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen eta Lankidetzari eta Elkartasunari buruzko otsailaren 15eko 3/2024 Legearen arau-esparrura egokitzeko dena.
1.4.– Kanpoko Euskal Komunitaterako laguntza- asistentzialei buruzko Dekretu-proiektua.
1.5.– Dekretu-proiektua kanpo harremanen eremuan gazteak espezializatzeko formazio bekak arautzeko dena.
1.6.– Dekretu-proiektua Bazkide Estrategikoen Sareko kanpoko eskualdeekiko lankidetza teknikoko proiektuetarako laguntzak arautzeko dena.
1.7.– Dekretu-proiektua, Lehendakaritzaren egitura organiko eta funtzional berrira egokitze aldera, generoaren aukera-berdintasunerako jarduketa- arloko zenbait dekretu aldatzen dituena.
1.8.– Dekretu-proiektua, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretua aldatzen duena.
2.– Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
2.1.– Dekretu-proiektua, Ikus-entzunezko komunikazioari buruzkoa. *
2.2.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Artxiboen Sistemaren Erregelamendua onartzen duena. *
2.3.– Dekretu-proiektua Euskadiko Espazio Eszeniko Pubikoen Sarea arautzeko dena.
2.4.– Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Euskal Kontseiluaren antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen Dekretu-proiektua.
2.5.– 8/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa garatzen duen Dekretu-proiektua. *
2.6.– Goi-mailako Kirolariburuzko Dekretu-proiektua. *
2.7.– Euskal Autonomia Erkidegoko kirol federazioei buruzko Dekretu-proiektua.
2.8.– Dekretu-proiektua, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) sortu eta arautzen duen, urriaren 16ko, 222/2012 Dekretua aldatzen duena.
2.9.– Dekretu-proiektua, Kultura Ondasun Immaterialaren Euskal Autonomia Erkidegoko inbentarioa egiteko, egituratzeko eta bertara sartzeko prozesua arautzen duena.
2.10.– Dekretu-proiektua, Oinarrizko Babeseko Kultura Ondasunen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa sortzeko dena.
2.11.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan Lege Gordailua kudeatzeko irailaren 10eko 139/2019 Dekretua aldatzeko dena.
3.– Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila.
3.1.– Dekretu-proiektua, Euskadiko kooperatiben erregelamendua onartzen duena.
3.2.– Dekretu-proiektua, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretua, EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio- ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak ezartzen dituena, aldatzeko.
3.3.– Dekretu-proiektua, «Juan de los Toyos» lanaren saria arautzeko dena.
3.4.– Dekretu-proiektua, sindikatu- eta enpresa-erakundeei beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez, giza baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak garatzeko dirulaguntzak ematea arautzen duen Dekretua aldatzeko dena.
3.5.– Dekretu-proiektua, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen Dekretua aldatzeko dena.
3.6.– Dekretu-proiektua, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular eta onuradunentzako enplegurako pizgarriei buruzkoa. *
3.7.– Dekretu-proiektua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuak onartzeko dena. *
3.8.– Dekretu-proiektua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta enplegu- agentzien artean bitartekotza- eta enplegu- zerbitzua emateko irekitako akordioak arautzen dituena. *
3.9.– Dekretu-proiektua, Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseilua arautzen duena. *
3.10.– Dekretu-proiektua, Enpleguaren Euskal Foroa arautzen duena. *
3.11.– Dekretu-proiektua, Euskal Enplegu Sarearen zerbitzu-zorroa arautzen duena. *
3.12.– Dekretu-proiektua, Enpleguaren Euskal Sareko tresna komunak egitea, mantentzea eta kontserbatzea arautzen duena. *
3.13.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen Dekretua aldatzen duena.
3.14.– 2025eko Urteko Estatistika Egitarauari buruzko Dekretu-proiektua.
3.15.– Dekretu-proiektua, Jaurlaritzako sailen estatistika-organo espezifikoak arautzen dituena.
3.16.– Dekretu-proiektua, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Estatistika Organo Berezia sortzeko dena.
4.– Ogasun eta Finantzak Saila.
4.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2026. Urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Lege-aurreproiektua.
4.2.– Legegintzako Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko legearen testu bateratua onartzen duena.
4.3.– Aurretiko fiskalizazioa behar duten espedienteei dagozkien gastu motaren araberako zenbateko unitarioak finkatzen dituen Dekretu-proiektua.
4.4.– Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legea garatzen duen Dekretu-proiektua.
4.5.– Uraren Kanonaren erregelamendua onartzen duen azaroaren 2ko 229/2021 Dekretua aldatzeko Dekretu-proiektua.
4.6.– Energia berriztagarrien kanonaren erregelamendua onartzen duen Dekretu-proiektua.
4.7.– Dekretu-proiektua, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei (BGAE) buruzko hainbat dekreturen legeria bateratzekoa.
4.8.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari buruzko 211/1997 Dekretuaren IV. kapitulua aldatzea.
4.9.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen 1/2021 Dekretuaren 5. eta 29. artikuluak aldatzea.
4.10.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko higiezinen kreditu-bitartekarien eta higiezinen mailegu-emaileen baimena eta erregistroa, eta horiek gainbegiratzeko eta zehatzeko eginkizunak arautzen dituena.
4.11.– Dekretu-proiektua, Finantzen Euskal Institutuaren estatutuak onartzekoa.
4.12.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazio-araubideari buruzko Dekretua hirugarren aldiz aldatzeko dena.
4.13.– Dekretu-proiektua, Ekonomia Gaietarako Batzordea sortzekoa.
5.– Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernu Saila.
5.1.– Lege-aurreproiektua, Euskal Autonomía Erkidegoko Gardentasunaren Legearena. *
5.2.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioen araubide juridikoari buruzkoa.
5.3.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Erakundeen Erregistroa arautzekoa. *
5.4.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Sozietate Zibilen Erregistroa sortu eta haren erregelamendua onartzen duena.
5.5.– Euskal Administrazioetako funtzionarioen karrera profesional horizontala eta Euskal Sektore Publikoko langileen jarduna ebaluatzeko sistema arautzen dituen Dekretu-proiektua. *
5.6.– Dekretu-proiektua, Euskal administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko eta funtzionarioak hautatzeko araudia onartzen duena. *
5.7.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen ordainsari osagarriak arautzen dituen apirilaren 12ko 79/2005 Dekretua aldatzen duena.
5.8.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko eredua arautzen duen martxoaren 10eko 36/2020 Dekretua aldatzeko dena.
6.– Industria, Trantsizio energetikoa eta Jasangarritasun Saila.
6.1.– Dekretu-proiektua, segurtasun industrialaren arloko profesionalen kualifikazioari buruzkoa.
6.2.– Dekretu-proiektua, AEM-01 igogailuei buruzko Jarraibide Tekniko Osagarria garatzekoa.
6.3.– Dekretu-proiektua, Euskadiko energia berriztagarrien lurralde-plan sektoriala onartzen duena.
6.4.– Dekretu-proiektua, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Euskadiko Herritarren Batzarra arautzen duena.
6.5.– Dekretu-proiektua, Energia Berriztagarrien Kanonaren Erregelamendua onartzekoa.
6.6.– Dekretu-proiektua, energia elektrikoa ekoizteko instalazioak baimentzeko prozedura arautzekoa.
6.7.– Dekretu-proiektua, etxeko hondakinen balorizazio energetikoaren ondoriozko zepak balorizatzeko jarduerei aplikatu beharreko araubide juridikoa ezartzen duena.
6.8.– Dekretu-proiektua, Komunitateko konpostaje-instalazio eta jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituena.
6.9.– Dekretu-proiektua, ingurumenaren aldetik eraginkorrenak diren teknologien eta materialen zerrenda arautzen duena.
6.10.– Dekretu-proiektua, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresentzako dirulaguntzen araubidea arautzen duena.
6.11.– Dekretu-proiektua, Gasteizko Mendiak / Montes de Vitoria Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena, eremu hori handituz, Gasteizko Mendiak / Montes de Vitoria Kontserbazio Bereziko Eremu izendapena emanez eta kontserbazio-neurriak eguneratuz.
6.12.– Dekretu-proiektua, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamua aldatzeko dena.
6.13.– Dekretu-proiektua, mehatxatutako espezieen euskal katalogoa 9/2021 Legearen kategoria berrietara egokitzekoa.
6.14.– Dekretu-proiektua, Euskadiko naturaintereseko habitaten zerrenda eta desagertzeko arriskuan dauden habitaten katalogoa onartzekoa.
6.15.– Dekretu-proiektua, lehorretik itsasora egiten diren isurketak arautzekoa.
6.16.– Dekretu-proiektua, Uraren Kanonari buruzko Erregelamendua aldatzen duena.
6.17.– Dekretu-proiektua, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren estatistika-organo espezifikoa sortzeko dena.
7.– Segurtasun Saila.
7.1.– Euskal autonomia erkidegoko polizia kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onartzen duen apirilaren 4ko 58/2023 Dekretua aldatzen duen Dekretu-proiektua.
7.2.– Dekretu-proiektua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.
7.3.– Dekretu-proiektua, poliziaren mugikortasunari buruzkoa.
7.4.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Igerilekuen eta Ur Jolasguneen Osasun eta Segurtasun irizpideanezartzen dituen eta haien Erregistroa sortzen duena.
8.– Hezkuntza Saila.
8.1.– Dekretu-proiektua, ikastetxe sarea antolatzeko eta eskaintza programatzeko irizpideak ezartzen eta eskolatzea eta matrikulazioa arautzen dituena.
8.2.– Dekretu-proiektua, kontratu programak adosteko irizpideak eta baldintzak arautzen dituena.
8.3.– Dekretu-proiektua, Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutua sortu eta arautzen duena.
8.4.– Dekretu-proiektua, Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa sortzea eta haren lanpostuen zerrenda onartzea arautzen duena.
8.5.– Dekretu-proiektua, Hezkuntza Inklusioa, Bizikidetza eta Aniztasunaren Kudeaketa Garatzeko Zentroa sortu eta haren lanpostuen zerrenda onartzen arautzen duena.
8.6.– Dekretu-proiektua, ikastetxeetan bizikidetza arautzen duena.
8.7.– Dekretu-proiektua, hezkuntza zerbitzuaren doakotasunaren bermea ezarri eta arautuko duena.
8.8.– Dekretu-proiektua, Euskal Eskola Publikoko Kontseilua arautzen duena.
8.9.– 17/2025 Dekretua, urtarrilaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan araubide bereziko kirol-irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura arautzen duena.
8.10.– Dekretu-proiektua, unibertsitatez kanpoko irakas sistema ebaluatu eta ikertzeko erakundearen egitura eta funtzioak arautzen dituen Dekretuaren aldaketarako.
8.11.– Dekretu-proiektua, 46/2014 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak arautzen dituena, aldatzeko.
8.12.– Dekretu-proiektua, TKNIKA, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuko Zentroa arautzen duen 34/2020 Dekretua aldatzen duena.
8.13.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Itunpeko Ikastetxe Pribatuetako Hezkuntza-Itunen Araubidea eta Ordainketa Eskuordetuaren Sistema Arautzen dituen Dekretu berria.
8.14.– Dekretu-proiektua, zeinaren bidez sei espezializazio-ikastaroren curriculumak ezartzen baitira (Eraikinen Informazioaren Modelaketa [BIM], 5G Sareen Inplementazioa, Trenbideetako Seinaleztapen- eta Telekomunikazio-sistemak, Audiodeskribapena eta Azpititulazioa, Adimen Artifiziala eta Big Data, eta Industria-mantentzearen Digitalizazioa), Euskal Autonomia Erkidegoan emateko.
8.15.– 16/2025 Dekretua, urtarrilaren 21ekoa, zeinaren bidez ezartzen baitira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko jakintzagai jakin batzuen eta Musika eta Dantza Ikasketa Profesionaletako zenbait jakintzagairen arteko baliozkotzeak, bai eta goi-mailako edo errendimendu handiko kirolari edo Dantza Ikasketa Profesionaletako ikasle izateak Heziketa Fisikoaren arloan dituen ondorioak ere.
9.– Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila.
9.1.– Etxebizitzaren arloko premiazko neurriei buruzko Dekretu-proiektua.
9.2.– Etxebizitza bat okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko urriaren 10eko 147/2023 Dekretua aldatzen duen Dekretu-proiektua.
9.3.– Kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzko Dekretu-proiektua.
9.4.– Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretua aldatzen duen Dekretu-proiektua.
9.5.– Hirigintza estandarrak arautzen dituen Dekretu-proiektua.
9.6.– Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala behin betiko onartzen duen Dekretu-proiektuaa.
9.7.– Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partziala behin betiko onartzen duen Dekretu-proiektua.
10.– Osasun Saila.
10.1.– Dekretu-proiektua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren menpeko zerbitzuerakundeetako profesionalen garapen profesionala arautzen duena.
10.2.– Onkologikoa osasun-zentroa titulartasun publikoko baliabide gisa integratzeko baldintzak ezartzen dituen Dekretu-proiektua.
10.3.– Osasun Publikoaren Euskal Erakundearen estatutuak onartzen dituen Dekretu-proiektua.
10.4.– Osasun Publikoaren Euskal Kontseiluaren egitura, antolaketa, eginkizunak eta osaera ezartzen dituen Dekretu-proiektua.
10.5.– Osasun Publikoaren Erakundearteko Batzordearen egitura, antolaketa eta eskumenak ezartzen dituen Dekretu-proiektua.
10.6.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Igerilekuen eta Ur Jolasguneen Osasun eta Segurtasun irizpideanezartzen dituen eta haien Erregistroa sortzen duena.
10.7.– Adikzioei buruzko informazio-sistema sortzen duen Dekretu-proiektua.
10.8.– Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetako farmazia-zerbitzuak arautzen dituen irailaren 1eko 243/1992 Dekretua aldatzeko Dekretu-proiektua.
10.9.– Dekretu-proiektua, kontsumo publikoko edateko uren fluorazioari buruzko martxoaren 1eko 49/1988 Dekretua indargabetzekoa.
10.10.– Zentro, Zerbitzu eta Establezimendu Sanitarioak Baimentzeari buruzko otsailaren 21eko 31/2006 Dekretua aldatzen duen Dekretu-proiektua.
10.11.– Dekretu-proiektua, farmazia bulegoetako nutrizio eta dietetika atala arautzekoa.
11.– Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografiko Saila.
11.1.– Tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko Euskal Legearen aurreproiektua.
11.2.– Dekretu-proiektua, gazte-boluntariotzako esparruen Auzolandegiak programa arautzen duena.
11.3.– Dekretu-proiektua, etxeko indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzuari buruzkoa.
11.4.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko uztailaren 30eko 126/2019 Dekretua aldatzekoa.
11.5.– Dekretu-proiektua, sexu-indarkeriaren biktimentzako laguntzei buruzkoa.
11.6.– Gizarte Larrialdietarako Laguntzei (GLL) buruzko Dekretu-proiektua.
11.7.– Transexualen dokumentazio administratiboa arautzeko Dekretu-proiektua.
11.8.– EAEko Erlijioen arteko Kontseilua arautzeko Dekretu-proiektua.
11.9.– Euskal Autonomia Erkidegoko haurren eta gazteen aisialdiko jarduerak arautzen dituen Dekretu-proiektua.
11.10.– Dekretu-proiektua, gazteen emantzipaziorako Emantzipa Programarako laguntzak arautzen dituen abenduaren 26ko 191/2023 Dekretua aldatzekoa.
11.11.– Euskal Autonomia Erkidegoko Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa arautzen duen Dekretu-proiektua.
11.12.– Nazioarteko adopziorako bitartekaritza erakundeen akreditazioari buruzko arautzaile Dekretu-proiektua.
11.13.– Urte bateko adingabeak zaintzeko 17 astera arteko gurasotasun-baimenak arautzen dituen Dekretu-proiektua.
11.14.– 4 urte arteko semea edo alaba jaiotzeagatiko laguntzak arautzen dituen Dekretu-proiektua.
11.15.– Guraso bakarreko familiak arautzeko Dekretu-proiektua.
11.16.– Dekretu-proiektua, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udal- eta lurralde-zerbitzuetan arrisku- eta babesgabezia-egoeren larritasuna baloratzeko Balora tresna eguneratzekoa.
11.17.– Gizarte-babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza-harrerako baliabideak arautzen dituen uztailaren 8ko 131/2008 Dekretua aldatzeko Dekretu-proiektua.
11.18.– Dekretu-proiektua, honako hauek aldatzen dituena: otsailaren 21eko 27/2023 Dekretua, seme-alabak dituzten familientzako laguntzei buruzkoa; ekainaren 29ko 177/2010 Dekretua, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa; eta irailaren 7ko 102/2022 Dekretua, 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzei buruzkoa, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legera egokitzeko.
11.19.– Dekretu-proiektua, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailaren Estatistika Organo Espezifikoa sortu eta haren antolaketa eta funtzionamendua ezartzen dituena.
12.– Mugikortasun Jasangarri Saila.
12.1.– Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren berariazko estatistika-organoa sortu eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen dituen Dekretu-proiektua.
12.2.– Euskadiko Mugikortasun Jasangarrirako Plana onartzen duen Dekretu-proiektua.
13.– Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza Saila.
13.1.– Dekretu-proiektua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretua aldatzekoa.
13.2.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen Dekretua aldatzen duen otsailaren 9ko 58/2021 Dekretua aldatzeko Dekretu-proiektua.
14.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila.
14.1.– Turismoaren Lege-aurreproiektua. *
14.2.– Dekretu-proiektua, erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko 101/2018 Dekretua aldatzen duena (landa-ingurunea).
14.3.– Dekretu-proiektua, Euskadiko Turismo Mahaia sortzen duen urtarrilaren 27ko 5/2015 Dekretua aldatzen duena.
14.4.– Dekretu-proiektua, Euskadiko merkatarien elkarteen erregistroari buruzkoa.
14.5.– Dekretu-proiektua, Merkasaretza merkataritza-laguntzako puntuen euskal sarea sortzekoa eta merkataritza laguntzako zerbitzu-zorroa definitzekoa.
14.6.– Dekretu-proiektua, bigarren eskuko ibilgailuen salerosketan kontsumitzaileen informazio-eskubidea arautzen duena.
14.7.– Dekretu-proiektua, balio akademiko ofiziala duen titulu bat lortzera bideratzen ez duten irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatuetako erabiltzaileen informaziorako eta interes ekonomikoen babeserako eskubidea arautzen duena.
14.8.– Dekretu-proiektua, kontsumoko erreklamazio-orriei eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexa, erreklamazio eta salaketei erantzuteko prozedurari buruzko uztailaren 1eko 142/2014 Dekretua aldatzen duena.
14.9.– 38/2025 Dekretua, otsailaren 11koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
15.– Elikadura, Landa garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila.
15.1.– Dekretu-proiektua, nekazaritzatik eratorritako nitratoek urak kutsatzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudia eguneratu eta bateratzeko dena.
15.2.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan abereen ongizaterako eta abeltzaintzako ustiategien eta instalazioen antolamendu zooteknikorako baldintza higieniko sanitarioak arautzen duena.
15.3.– Dekretu-proiektua, Euskadi Gastronomia sariak arautzekoa.
15.4.– Dekretu-proiektua, ehiza-lizentziari eta ehizatzeko gaitasunari buruzko uztailaren 29ko 160/2014 Dekretua aldatzeko dena.
15.5.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan jendaurreko ikuskizunetan edo jolas-jardueretan parte hartzen duten baina oraindik ongizatea arautu gabe duten animalien ongizatea arautzeko dena.
15.6.– Dekretu-proiektua, Euskadiko Arraza Autoktonoen Katalogo Ofizialean ondare genetiko eta etnologiko gisa aitortutako arrazak izendatzeko dena.
15.7.– Erlezaintza antolatzeko Dekretu-proiektua.
15.8.– Dekretu-proiektua, Nekazari Gazteen Estatutuari buruzko otsailaren 4ko 8/2014 Dekretua aldatzekoa. *
15.9 Dekretu-proiektua, nekazaritzako ustiategiei aholkularitza emateko erakundeei buruzko abenduaren 26ko 272/2006 Dekretua aldatzekoa. *
15.10.– Dekretu-proiektua, nekazaritzako eta elikagaigintzako industrien erantzukizunpeko adierazpenaren araubideari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko maiatzaren 21eko 63/2024 Dekretua aldatzekoa.
15.11.– Dekretu-proiektua, lagun egiteko animalia lagungarriak kategorizatzeko. Etxeko animaliak babesteko ekainaren 30eko 9/2022 Legearen garapena.
15.12.– Landareen Operadore Profesionalen Erregistroaren Dekretu-proiektua.
15.13.– Landa Garapenerako Euskal Sarearen Dekretu-proiektua.
15.14.– Dekretu-proiektua, 2012/2000 Dekretua berrikusteko dena. Dekretu horren bidez, EAEko itsasertzean tresna txikiekin arrantza egitea arautzen da.
16.– Justizia eta Giza Eskubideak Saila.
16.1.– Justizia Errestauratiboaren Lege-aurreproiektua.
16.2.– Dekretu-proiektua, giza eskubideen, bakearen eta bizikidetza demokratikoaren arloko proiektuak diruz laguntzeko laguntza-programa arautzen duena.
16.3.– Dekretu-proiektua, Elkarrekin Bonuak programa arautzekoa.
16.4.– Dekretu-proiektua, giza eskubideen René Cassin saria arautzen duen urriaren 16ko 427/2013 Dekretua aldatzen duena.
16.5.– Dekretu-proiektua, Euskadiko memoria historiko eta demokratikoari buruzko irailaren 28ko 9/2023 Legea partzialki garatzekoa.
16.6.– Dekretu-proiektua, Justizia eta Giza Eskubideen Saileko estatistika-organo espezifikoa sortzeko dena.
16.7.– Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Espetxe Zerbitzuen Antolaketa eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onartzeko dena.