
50. zk., 2025eko martxoaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 5 orri.)
- EPUB (277 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1162
EBAZPENA, 2025eko otsailaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2025. urtean kultura eta gizarte arloetako berrikuntza-proiektuei (Bitartez) emandako dirulaguntzen berri ematen duena.
1.– 2024ko azaroaren 27ko EHAAn argitaratu zen (231 zenbakian) Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko azaroaren 13ko Agindua, kultura eta gizarte arloetako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak emateko arauak ezartzen zituena.
2.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari buruzko erabakiak EHAAn argitaratu beharko dira.
Horiek horrela izanda, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko azaroaren 13ko Aginduaren babesean, emandako dirulaguntzak eta onuradunak (I. eranskina), diruz lagundu ez diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 21a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.