Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2025eko martxoaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1159

414/2025 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hautaketa batzordea izendatzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko (Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa-sistema bidez betetzeko prozesuarena.

37/2025 Ebazpena, urtarrilaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko (Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa-sistema bidez betetzeko (2025eko urtarrilaren 20ko EHAA, 12.zk.).

Ebazpen horren 6. atalean xedatutakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluarekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du Hautaketa Batzordea.

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hautaketa Batzordea izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko (Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratua) osasun-prestakuntza espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa-sistema bidez betetzeko prozesuarena. Batzordearen kideak honako hauek izango dira:

Batzordeburua: Miren Edurne Omaetxebarria Legarra.

1. batzordekidea: Aránzazu Fernández Rivas.

2. batzordekidea: Ana Sáez Fernández.

3. batzordekidea: Alejandro Carrasco González.

4. batzordekidea: Jon Etxeberria Bidondo.

Idazkaria: Esther Olaetxea Urizar.

Bigarrena.– Ebazpen honek onartu den egunetik aurrera izatea ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala