
49. zk., 2025eko martxoaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1157
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Aramaioko udal-mugartean (Araba), Aramaio ibaiaren jabari publiko hidraulikoaren gainean dagoen zubia eraisteko eta kentzeko eta kokapen horretan (A-3920 errepideko 32+360 kp-tik 32+720 kp-ra bitartean) zubi berria jartzeko espedientea.
Espedientearen kodea: AO-G-2024-0448.
Eskatzailea: ADIF-Alta Velocidad.
Ibilgua: Aramaio.
Jarduketa-eremua (UTM (30N ETRS89) koordenatuak): X = 537.444; Y = 4.767.330.
Obren deskribapena: obra horien bidez, Aramaio ibaiaren gainean dagoen zubia ordeztuko da A-3920 errepidean, 32+360 kp-tik, 32+720 kp-ra parean, A-2620 eta A-3920 errepideen arteko lotunetik gertu, Aramaioko udal-mugartean (Araba).
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 21a.
Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS