Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2025eko martxoaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1156

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Soraluze-Placencia de las Armasko udal-mugartean (Gipuzkoa), Deba ibaiaren jabari publiko hidraulikoan, Olea eta Zuloaga presak iragazkortzeari buruzko espedientea.

Espedientearen kodea: AO-G-2024-0481.

Eskatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Ibilgua: Deba.

Jarduketa-eremua (UTM (30N ETRS89) koordenatuak): X = 547.999; Y = 4.780.063.

Obren deskribapena: obra horien bidez, Olea presaren zati bat eraitsi nahi da, iragazkor bihurtzeko, eta Zuloaga presa erabat eraitsi nahi da, Deba ibaiaren jabari publiko hidraulikoan, Soraluze-Placencia de las Armasko udal-mugartean (Gipuzkoa).

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 24a.

Zuzendari nagusia.
EE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala