
49. zk., 2025eko martxoaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1155
IRAGARKIA, Aiako udalerriko (Gipuzkoa) Laurgain auzoan dauden Amezketalardi, Sagastizabal eta Sagastizabal Iturria iturburuetatik urtean 9.200 m3 ur hiri-hornidurarako aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Espedientearen kodea: A-G-2023-0027.
Eskatzailea: Aiako udala.
Jardueraren kokapena: Aia (Gipuzkoa).
Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak):
Amezketalardi iturburua: X = 556.612; Y = 4.787.563.
Sagastizabal iturburua: X=567.022; Y=4.787.339.
Sagastizabal Iturria iturburua: X=567.247; Y=4.787.243.
Eskatutako urteko bolumena: 9.200 m3 urtean.
Uraren erabilera: hiri-hornidura.
Obren deskribapena: Sagastizabal eta Sagastizabal Iturria iturburuetako urak Sagastizabalgo biltegian biltzen dira (15 m3-ko edukierakoa), eta hortik Mindiko biltegira bideratzen dira (45 m3-koa). Bertan, Amezketalardi iturburutik datozen urekin elkartzen dira, tratatzeko eta ondoren banatzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuta dauden pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 24a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS