
49. zk., 2025eko martxoaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1150
AGINDUA, 2025eko otsailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko «Otxarkoaga» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, helbidea aldatzeagatik eta zereginen ikaskuntzarako bi gela lekualdatzeagatik.
Bilboko «Otxarkoaga» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Obispado de Bilbao» erakundearen legezko ordezkariak hasitako espedientea aztertu da. Espediente horretan ikastetxearen helbidea aldatzeko eta zereginen ikaskuntzarako bi gela lekualdatzeko eskatzen da.
Dagokion administrazio-espedientea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera izapidetu da, bertan jasota dago indarrean dagoen araudi aplikagarriak eskatzen duen dokumentazioa, eta gaian eskumena duten organoek aldeko txostena eman diote.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; 118/1998 Dekretua, ekainaren 23koa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duena; Agindua, 1998ko uztailaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko; Agindua, 2021eko maiatzaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, ofizioz aldatzen duena Bilboko CPIFP Innovación Social Diego Berguices-Otxarkoaga LHIPI eta CPES Otxarkoaga ikastetxe pribatuen plangintza, eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bilboko «Otxarkoaga» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari helbidea aldatzeko baimena ematea. Zizeruena kalea, z.g.– tik Zizeruena kaleko 29. zenbakira aldatuko da.
Bigarrena.– Zereginen ikaskuntzarako bi gela lekualdatzeko baimena ematea. Gela horiek gaur egun Bilboko «Innovación Social Diego Berguices-Otxarkoaga» Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuaren instalazioetan daude (Arbolantxa Bidea 57, Arbolantxa eraikina), eta Bilboko «Otxarkoaga» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren instalazioetara lekualdatzen dira (Zizeruena kalea 29, Dario Areitio eraikina).
Horrela, 2024-2025 ikasturtetik aurrera, «Otxarkoaga» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 015833 (EAE) eta 48019389 (unibertsala).
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Otxarkoaga».
Titularra: «Obispado de Bilbao».
Helbidea: Zizeruena, 29 (egoitza nagusia) eta Arbolantxa bidea, 57.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostutarako edukierarekin.
– Hezkuntza Berezia: 13 gela, banaketa hau dutenak:
• 5 gela ireki.
• 2 gela egonkor.
• 6 gela zereginen ikaskuntzarako:
– 4 gela, Arbolantxa bideko 57. zenbakiko egoitzan.
– 2 gela.
– Pertsona Helduen Hezkuntza Arautua: 4 talde:
• III. gradukoa.
Hirugarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.
Laugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskabide edo komunikazio guztietan, dokumentazio propioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa, espezifikoa eta ikastetxearen kodea erabili beharko ditu, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.
Bosgarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Seigarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 20a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS