Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2025eko martxoaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1147

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita ekintzaileei laguntzeko laguntzak finantzatzera 2024ko ekitaldian bideratu den aurrekontu-kreditua agortu dela (deialdiaren V. kapitulua).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko apirilaren 24ko Ebazpenaren bidez, ekintzaileei laguntzeko 2024ko laguntzen deialdia (2024. urtea) argitaratu zen. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2024ko apirilaren 23ko bileran (2024-05-06ko EHAA).

Deialdiaren 25.2 artikuluaren arabera, eskaerak aurkeztutako hurrenkera kontuan hartuta aztertuko dira eta ordenan ebatziko dira, espedientea osatuta dagoen unea kontuan hartuta, finantzaketarako funtsak agortu arte. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, aurrekontu-zuzkidura agortutakoan, egoera hori EHAAn argitaratuko dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta geratzen diren eskaerei dirulaguntzak ukatuko zaizkiela.

Deialdiaren 2.2.d) artikuluan deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.

Enpresa-jarduera bat hasi eta proiektua finkatzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzen baliabide ekonomikoak agortu direnean (deialdiaren V. kapitulua), funtsak agortzeari lotuta nagusi izan behar den publikotasun-printzipioa betetzeko asmoz eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 19.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea enpresa-jarduera bat hasi eta proiektua finkatzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzak finantzatze aldera 2024. urtean esleitu den aurrekontu-kreditua agortu dela 2024ko urriaren 30ean. Espedientea 16ak eta 47 minutuan aurkeztu da.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.


Azterketa dokumentala