
49. zk., 2025eko martxoaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1146
EBAZPENA, 2025eko otsailaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita ekintzaileei laguntzeko laguntzak finantzatzera 2024ko ekitaldian bideratu den aurrekontu-kreditua agortu dela (deialdiaren IV. kapitulua).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko apirilaren 24ko Ebazpenaren bidez, ekintzaileei laguntzeko 2024ko laguntzen deialdia (2024. urtea) argitaratu zen. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2024ko apirilaren 23ko bileran (2024-05-06ko EHAA).
Deialdiaren 25.2 artikuluaren arabera, eskaerak aurkeztutako hurrenkera kontuan hartuta aztertuko dira eta ordenan ebatziko dira, espedientea osatuta dagoen unea kontuan hartuta, finantzaketarako funtsak agortu arte. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, aurrekontu-zuzkidura agortutakoan, egoera hori EHAAn argitaratuko dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta geratzen diren eskaerei dirulaguntzak ukatuko zaizkiela.
Deialdiaren 2.2.c) artikuluan deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.
Enpresa-jarduera bat hasi eta proiektua ezartzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzen baliabide ekonomikoak agortu direnean (deialdiaren IV. kapitulua), funtsak agortzeari lotuta nagusi izan behar den publikotasun-printzipioa betetzeko asmoz eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 26.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea enpresa-jarduera bat hasi eta proiektua ezartzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzak finantzatze aldera 2024. urtean esleitu den aurrekontu-kreditua agortu dela 2024ko urriaren 15ean. Espedientea 11ak eta 30 minutuan aurkeztu da.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 26a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
RSS