Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2025eko martxoaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1145

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita agortu egin dela «Lehen lanbide-esperientzia administrazio publikoetan» izeneko programa finantzatzeko aurrekontu-kreditua, Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko apirilaren 24ko Ebazpenaren bidez, 2024ko maiatzaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (88. zk.) argitaratu zen «Lehen lanbide-esperientzia administrazio publikoetan» izeneko programa finantzatzeko laguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Deialdi hori 2024ko apirilaren 23ko bilkuran onartu zuen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, erabaki baten bidez.

Deialdiaren 2.1 artikuluak ezartzen duenez, laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 5.510.467,88 euro da. Halaber, xedatzen du emango diren laguntzen zenbateko osoa ez dela aipatutako zenbatekoa baino handiagoa izango, ez eta kopuru hori gehitzearen ondoriozkoa baino handiagoa ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetan lehen lanbide-esperientzia izateko programaren babesean emandako dirulaguntzak itzuli edo borondatez itzulita funtsak lortzen badira. Kasu horretan dagokion publizitatea egingo da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.

Deialdiaren 10.2 artikuluan xedatzen denez, eskabideak aurkezten diren hurrenkeraren arabera aztertuko dira, eta deialdian aurreikusitako betekizunak eta baldintzak betetzen dituztenei emango zaizkie laguntzak, hurrenkera horretan. Aipatutako artikuluak, halaber, ezartzen du ezen, aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, horren berri emango dela EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen bat argitaratuz, eta ebazteke geratu diren eskaerei dirulaguntzak ukatuko zaizkiela.

Aurrekontu-zuzkidura agortuta, eta funtsak agortzean bete behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea deialdi honetarako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu dela, 2024ko abuztuaren 8an, 10:57an aurkeztutako espedientearekin: Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruko «Lehen lanbide-esperientzia administrazio publikoetan» izeneko programa finantzatzeko laguntzen deialdia.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.


Azterketa dokumentala