
48. zk., 2025eko martxoaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1137
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Arabako Joko eta Ikuskizunen Lurralde Bulegoko arduradunaren erreklamazio baten artxiboa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
Aipatutako idazkia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunari ohartarazten zaio urte bateko epea duela akzio zibila egikaritzeko erreklamazioaren objektu den gertaeratik.
Orobat, espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango ditu Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 28a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.
RSS