Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2025eko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1136

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariaren 2024ko azaroaren 21eko Ebazpena, 01 SEA 2024-68 zehapen-prozedura ebazten duena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

Zehapen-ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaitzen; horrenbestez, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango duo Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzan, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz. Interesdunak espedientea azter dezake Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako alderdi interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 17a.

(Lurralde-ordezkariaren lanpostu hutsa, eta abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian –ordezkapenen araubidea– xedatutakoaren arabera.)

Garapen eta Industria Administrazioko zuzendaria,

JOSE LUIS AZKUE ARRASTOA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala