
48. zk., 2025eko martxoaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (110 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1134
387/2025 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, 20.4 artikuluan, honako hau xedatzen du: «Ente publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina Kontratazio Mahai eratuko ditu, ente publikoko erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazio–organoari kontratuak esleitzen laguntzeko.
Eratzen diren kontratazio–mahaiak honela osatuko dira beti:
a) Lehendakaria: erakundeko zuzendaritza–kargua, kontratazio–organokoa ez dena.
b) Bi bokal, kontratazio–organoak izendaturikoak.
c) Bokal–idazkari bat. Kontratazio–organoak izendatuko du erakundeari atxikita dauden legelarien artetik edo zuzenbidez lizentziatu diren kudeaketa–teknikarien artetik. Lege–aholkulari eta mahaiko idazkari arituko da, hizpidea zein botua dituela».
1998ko martxoaren 9an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurretiko baimenarekin eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahaia sortu zen.
2009ko azaroaren 9an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2009ko urriaren 6ko Erabakia argitaratu zen EHAAn, zeinaren bidez Erakunde Zentralaren egitura aldatu eta garatzen baitzen, eta, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahaia egoera berrira egokitzeko, beharrezkoa baitzen Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahai berri bat izendatzea.
2020ko urtarrilaren 21ean, EHAAn argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 1622/2019 Ebazpena, zeinaren bidez aldatu egin baitzen Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena, antolamendu-egituraren aldaketetara egokitzeko eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko plantillan sartzen diren langileetara eta horien bajetara egokitzeko.
2021eko azaroaren 15ean, EHAAn argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 1338/2021 Ebazpena, zeinaren eguneratzen baita Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena, antolamendu-egituraren aldaketetara egokitzeko eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko plantillan sartzen diren langileetara eta horien bajetara egokitzeko.
Egun, Zuzendaritza Nagusiaren kontratazio-mahaia eguneratzeko premia sortu da berriro ere, orain arte indarrean egon dena ordezteko, laguntza tekniko espezializatuko organo gisa.
Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,
EBAZTEN DU:
Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen osaera aldatzea, honela:
Mahaiburua:
Titularra: Finantza, Aurrekontu eta Erosketen Zuzendariordetzako titularra.
Ordezkoak: Azpiegituren Zuzendariordetzako titularra.
Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzako titularra.
Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariordetzako titularra.
1. mahaikidea:
Titularra: Zerbitzu Estrategikoen Buruzagitzako titularra.
Ordezkoak: Administrazio-kudeaketako goi-mailako teknikariak.
2. mahaikidea:
Titularra. Beatriz del Valle Íñiguez, Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzako letradua.
Ordezkoak: Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzako letraduak.
Mahaikide-idazkaria:
Titularra: Rosa María González Pinto Díaz, Kontratazio Administratiboko zerbitzuburua.
Ordezkoak: Zuzendaritza Nagusira atxikitako letraduak edo Zuzenbideko lizentzia duten kudeaketako teknikariak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera, administrazio bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS