
48. zk., 2025eko martxoaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
1129
EBAZPENA, 2025eko otsailaren 21ekoa, Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordeko presidentearena, Batzorde horretako idazkaria izendatzen duena.
Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzko abenduaren 23ko 6/2010 Legearen II. kapituluak Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordea arautzen du. Azaroaren 22ko 237/2011 Dekretuak, bere aldetik, batzorde horren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen ditu.
Dekretu horren 3. artikuluak ezartzen du Eusko Jaurlaritzaren Komunikaziorako idazkari nagusia edo berak eskuorde izendatzen duena izango dela batzordeburua. Dekretu horren 5. artikuluan xedatzen denez, Jaurlaritzaren Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiko teknikari bat izango da Batzordeko idazkaria, batzordeburuak izendatua.
Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordeko presidentearen 2024ko irailaren 23ko Ebazpenaren bidez batzorde horretako batzordekideak eta ordezkoak izendatu ziren eta Concha Dorronsoro Pérez de Carcamoand, Gizarte Komunikazioko Zuzendaritzako teknikaria, aipatutako batzordeko idazkari izendatu zen. Aipatutako pertsonak erretiroa hartu berri duenez gero, idazkari berri bat izendatu behar da.
Ondoren, Koordinazio eta Gizarte Komunikazioko idazkari nagusiaren 2024ko irailaren 25eko Ebazpenaren bidez, Gizarte Komunikazioko zuzendariari eskuordetu zitzaizkion Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordearen presidentetzari dagokionez Koordinazio eta Gizarte Komunikazioko idazkari nagusiari esleitutako eskumenak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin eta Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 25. artikuluarekin bat etorriz.
Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuari jarraiki, Gizarte Komunikazioko idazkaritzak Komunikazio Sozial eta Digitalaren Zuzendaritza izena hartu du.
Horregatik guztiagatik, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Oihan Ortega Salcedo, Komunikazio Sozial eta Digitalaren Zuzendaritzaren prentsa-teknikaria, Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordeko idazkari izendatzea, Concha Dorronsoro Pérez de Carcamoand ordezkatzeko.
Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko otsailaren 21ean.
Komunikazio Sozial eta Digitalaren zuzendaria,
AITZIBER DÍEZ ZORRILLA.
RSS