
48. zk., 2025eko martxoaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (109 KB - 3 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
1127
AGINDUA, 2025eko martxoaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren bitartez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegora sartzeko lehiaketa-oposizioan jardungo duen epaimahaiaren osaketa.
Hezkuntzako sailburuaren 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren bitartez (EHAA, 2024ko abenduaren 13koa), Euskal Autonomia Erkidegoko Ikuskarien Kidegora sartzeko lehiaketa-oposiziorako deialdia egin zen. Agindu horren 5.1 oinarriak ezartzen du hautaketa-prozesuan parte hartuko dutenen hautaketa epaimahaiak egingo duela. Hori izendatuko da Hezkuntzako sailburuaren agindu bidez.
Aipatutako Hezkuntzako sailburuaren 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren 5.2 oinarriaren arabera, Hezkuntzako sailburuak askatasunez izendatuko du presidentea; epaimahaikide izendatu behar diren lau pertsonak zozketa bidez izendatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskarien Kidegoan jardunean dauden karrerako funtzionarioen artean.
2025eko otsailaren 28an epaimahaikideak izendatzeko zozketa egin zen.
Hori dela eta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean argitaratzea 2024ko azaroaren 27ko Aginduaren bitartez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ikuskarien Kidegora sartzeko lehiaketa-oposizioan jardungo duen epaimahaiaren osaketa.
Bigarrena.– Epaimahaiko kideren bat ordezkatu behar izanez gero, horren ordez eranskinean azaltzen den hurrenkera bereko ordezkoa izendatuko da, eta hori ezinezkoa bada, hurrengo ordezkoak, agertzen diren hurrenkerari jarraituz.
Hirugarrena.– Agindu honen eranskinean azaltzen diren Epaimahaiko kideek ez dute prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari jakinaraziko diote frogagiriekin, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak, 23. artikuluan aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan lanik egin badute Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautaketa-probetarako izangaiak prestatzen.
Halaber, izangaiek hautaketa-organoetako kideak errekusa ditzakete, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direnean.
Laugarrena.– Agindu honen aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko aretoan, bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
ERANSKINA
Titularra
Epaimahaiburua:
Oianguren Txurruka, María Arrate.
Epaimahaikideak:
Morras Goicoechea, Mikel Gotzon.
Meijide Bermudez, María.
Solabarrieta Badiola, Miren Jone.
Casado Goti, Martín Javier.
Ordezkoa
Epaimahaiburua:
Zabaleta Ibañez, Miren Nekane.
Epaimahaikideak:
Castillo San Roman, Marta.
Elosegui Ibarbia, Xabier.
Ruiz Fernández, Margarita.
Ituarte Pérez, Maider.
RSS