Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2025eko martxoaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1087

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 26koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena.

Gerentziaren 2014ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez argitaratu egin ziren unibertsitate honetako administrazio eta zerbitzuetako pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendak eta behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2014ko martxoaren 18ko EHAA).

Inoiz indarrean egon diren lanpostuen zerrenda guztietan aldaketak egin behar dira etengabe, indarreko prozedurekin bat etorrita tramitatu eta aldeko erabakiaz burutu diren aldaketak jasoko badira bertan, hau guztiau Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 legearen 16. artikuluan aurreikusten dena bete dadin.

Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2025eko otsailaren 26an egin zen bileran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta Errektorearen 2025eko urtarrilaren 30eko Ebazpenaz emandako ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko a Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen lanpostuen zerrendei egindako aldaketak, ebazpen honen eranskinean jasota daudenak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak izan daitezela xedatzea.

Bigarrena.– Aldaketa horiek 2025-03-01etik aurrera izango dituzte ondorioak eta, horien aurka, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenean, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2025eko otsailaren 26a.

UPV/EHUko gerentea,

JAVIER VARONA GUARÁS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala