
46. zk., 2025eko martxoaren 7a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1078
AGINDUA, 2025eko otsailaren 24koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko kide titular baten kargu-uzteari buruzkoa.
Urtarrilaren 24ko 14/1983 Dekretuan arautzen den Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko kideen izendapena ogasunaren esparruan eskuduna den sailburuaren agindu bidez egin behar da, martxoaren 22ko 134/1994 Dekretuak haren osaera aldatu ondoren eta 134/1994 Dekretu horretako azken xedapenetako lehenengoaren babesean.
Beraz, indarreko legezko xedapenek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Sara Jauregui Lloréns andrea Euskadiko Ekonomia Arduralaritzaren Epaitegiko kide titularraren kargutik kentzea.
Bigarren artikulua.– Agindu honek 2025eko otsailaren 24tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 24a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.
RSS