Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2025eko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1075

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira zehapen-espediente batzuen gainean Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak eman dituen ebazpenak, itsas arrantzaren arloan egindako arau-hausteei lotuta.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

Interesdunek hilabeteko epea dute gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordearen aurrean, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Isuna ordaintzean kontzeptu hauek adierazi beharko dira: titularraren izena, zehapenaren espediente-zenbakia eta «Sanción de Pesca» kontzeptua. Beheko kontu korrontean eta banketxean egin beharko da ordainketa:

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusia.

K.k.– zk.: 01825685070000226271.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta 15 egun igaro ostean isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez eskatuko da, Dirubilketa Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 19a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

IXONE SOROA GUENAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala