
45. zk., 2025eko martxoaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1071
IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita entzunaldiaren izapidea ireki dela Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko Erabakia (Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duena) eta erabaki horretako akatsak zuzentzeko Erabakia ofizioz berrikusteko prozeduran.
Gobernu Kontseiluak 2024ko azaroaren 26ko bilkuran onartu zuen erabakiaren bidez hasi zen 2022ko maiatzaren 24ko Erabakia (Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duena) eta erabaki horretako akatsak zuzentzeko Erabakia ofizioz berrikusteko prozedura.
Prozedura horretan interesdunak izan daitezkeenak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2025 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betez eta lege horretako 82. artikuluarekin bat etorriz, iragarki hau argitaratzen da entzunaldiaren izapidea ireki dela jakinarazteko.
Interesdunek hamabost egun balioduneko epea dute alegazioak aurkezteko eta egokitzat jotzen dituzten agiriak eta justifikazioak aurkezteko, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango dute, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 24a.
Zerbitzuen zuzendaria,
AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.
RSS