Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2025eko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1070

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalean bideratutako 93/2025 prozedura arruntean.

Gobernantza, Administrazio Publiko eta Autogobernu Sailaren Zerbitzu zuzendariak xedatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira bidaltzea prozedura honi lotutako administrazio-espedientea:

93/2025 prozedura arrunta, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko azaroaren 26ko Aginduaren aurka hasi dena. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Ana Belén Pérez Lucas andreak jarri zuen berraztertzeko errekurtsoa uko egitea onartzeko Ebazpenaren eta bitarteko funtzionarioei zerbitzu bereziak aitortzeko 2022ko urriaren 17ko 4/2022 Instrukzioaren erabateko deuseztasuna ez deklaratzea ebazten duen Aginduaren aurka.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salaren 2. atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 20a.

Zerbitzuen zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.


Azterketa dokumentala