
45. zk., 2025eko martxoaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
1067
AGINDUA, 2025eko otsailaren 24koa, Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen dituena.
Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboaren 9. artikuluaren bitartez sortu zen langile horientzat gordetako lanpostuetarako Balorazio Batzordea. Jatorrian, Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboa zen hura (2008ko apirilaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 73. zk.).
Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretua onartuz geroztik gertatu diren antolamendu-aldaketak kontuan hartuta, Balorazio Batzordearen osaera berria argitaratu behar da.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Aipatutako hitzarmenak eraendutako lanpostuen Balorazio Batzordeko kide izendatzea ondoko hauek:
Administrazioaren ordezkari:
Epaimahaiburua:
– Titularra: Francisco Javier Arrieta Idiakez jauna.
– Ordezkoa: Asier Erkoreka Arruza jauna.
Mahaikideak:
– Titularra: José María Gómez Ainz jauna.
– Ordezkoa: Olatz Arabiourrutia Loroño andrea.
– Titularra: Miren Dobaran Urrutia andrea.
– Ordezkoa: Amaya Angulo Garzaro andrea.
– Titularra: Aranzazu Irusta Sainz andrea.
– Ordezkoa: Cristina Alonso Velasco andrea.
Mahaikide-idazkaria:
– Titularra: Mercedes Aldekoa García andrea.
– Ordezkoa: Mónica Basañez Zuazola andrea.
Langileen ordezkaria:
– Titularra: Oscar García Fernández jauna.
– Ordezkoa: Endika Etxebarria Villafruela jauna.
– Titularra: Irantzu Aguirregoitia Martínez andrea.
– Ordezkoa: Lourdes Carrón Alcón andrea.
– Titularra: María José Tudanca Zallo andrea.
– Ordezkoa: Gonzalo López Arroyo jauna.
– Titularra: Garbiñe Ibáñez de Opakua Ormaetxebarria andrea.
– Ordezkoa: Elisa Pereda López andrea.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabetuta geratzen da Segurtasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 11ko Agindua, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoko lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 24a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS