
45. zk., 2025eko martxoaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1060
AGINDUA, 2025eko otsailaren 24koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko urriaren 23ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren bat etorriz (2024ko azaroaren 24ko EHAA, 214. zk.), hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua betetzeko deialdia (520010 kodea eta 202 dotazioa duena).
Bigarrena.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke eman duen organoari berari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 24a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS