Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2025eko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1056

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 27koa, IVAP Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita izangai bat Autopsietako laguntzailearen lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesutik kanpo uzteko. Aldatu egiten dira, halaber, organo beraren 2023ko martxoaren 24ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Autopsietako laguntzailearen lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dituena, eta organo beraren 2023ko urriaren 31ko Ebazpena, prozesu horretako azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua ematen duena.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko irailaren 8an emandako Aginduaren bidez (2022ko irailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 19an emandako Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), Autopsietako laguntzailearen lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Autopsietako laguntzailearen lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartu ziren.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko maiatzaren 30eko Ebazpenaren bidez, Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen. Eta, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko urriaren 31ko Ebazpenaren bidez, Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratu ziren, bai eta lanpostuak hautatzeko prozesuan parte hartu behar zuten pertsonen izen-abizenen zerrendak ere.

Bi ebazpen horietan, baztertzen den pertsona izangai gisa azaltzen zen.

Oinarri orokorren 9.3 atalak xedatutakoaren arabera, IVAPek ezin izan zuenez egiaztatu izangai horrek oinarri espezifikoen 2.3 ataleko «Autopsietako laguntzailearen lanpostuetan sartzeko eskatutako titulazioa» betekizuna –oinarri orokorren 3.3.e) atalarekin lotua dagoena– betetzen zuen, zera eskatu zion aipatutako pertsonari: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan Autopsietako laguntzailearen lanpostua esleitzeko beharrezkoa den titulazioaren dokumentazioa ekartzea.

Era berean, aipatutako errekerimenduan ohartarazi zitzaion adierazitako epearen barruan eskatutako dokumentazioa aurkezten ez bazuen –ezinbesteko kasuetan izan ezik–, edo dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bazen ez zuela alegatutako betekizunik, ezingo lukeela aipatutako hautaketa-prozesuan eskainitako lanpostuen esleipendun izan, eta, beraz, jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko liratekeela, hargatik eragotzi gabe eskabidea faltsutzeagatik erantzukizunak izatea.

Aurreikusitako epearen barruan aurkeztutako dokumentazioa aztertu ostean, frogatutzat ematen da izangaiak ez duela Autopsietako laguntzailearen lanpostuetan sartzeko oinarri espezifikoen 2.3 atalean jasotako titulazioa. Hori horrela, oinarri orokorren 3.3 ataleko parte hartzeko baldintzak ere ez ditu betetzen.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren bidez, Autopsietako laguntzailearen lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen. Baztertutako pertsona ez zen agertzen hautatutako pertsonen zerrendan.

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Autopsietako laguntzailearen lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesutik kanpo uztea ebazpen honen eranskinean ageri den pertsona.

Baztertutako pertsona eta horren oinarri diren arrazoiak ebazpen honen eranskinean daude jasota. Eranskin hori argitara emango da hautaketa-prozesuko web-orriko Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazten diren tokietan, hautaketa-prozesuan interesa dutenek zerrendok kontsulta ditzaten.

Bigarren artikulua.– Aurrekoaren arabera, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko martxoaren 24ko Ebazpena aldatzea, izangaia zerrendatik baztertzeko. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Autopsietako laguntzailearen lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartu ziren.

Hirugarren artikulua.– Halaber, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko urriaren 31ko Ebazpena aldatzea, izangaia zerrendatik baztertzeko. Ebazpen horren bidez, Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratu ziren, bai eta lanpostuak hautatzeko prozesuan parte hartu behar zuten pertsonen izen-abizenen zerrendak ere.

Laugarren artikulua.– Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honen aurka, ez baitu agortzen administrazio-bidea; betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa, bestalde, ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpen espresurik eman gabe, ezetsitzat hartu ahal izango da errekurtsoa, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 27a.

IVAPeko Zuzendaritza hutsik dagoelako sinatzen du (maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuaren 6.3 art.).

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Hautaketa eta Prestakuntzako zuzendariordea,

IMANOL URIGUEN GARAIZABAL.


Azterketa dokumentala