
45. zk., 2025eko martxoaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1052
327/2025 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Eduardo Millán Ortuondo jauna izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Baliabide eta Prozesu Asistentzialen Analisiko Atal Sanitarioko Buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1067/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Baliabide eta Prozesu Asistentzialen Analisiko Atal Sanitarioko Buruaren lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Vitoria-Gasteizko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan (2024ko ekainaren 21eko EHAA, 121. zk. eta 2024ko uztailaren 3ko BOE, 160. zk.).
Deialdian aurreikusitakoari jarraiki, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 1526/2024 Ebazpenaren bidez onartu egin zen onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu zen 2024ko azaroaren 21ean), eta otsailaren 3ko 227/2025 Ebazpenaren bidez onartu egin ziren onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda eta Balorazio Batzordearen osaera (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu zen 2025eko otsailaren 4an). 2025eko otsailaren 5ean, Proiektuaren aurkezpen publikoa Batzorde Balorazioaren aurrean egiteko deialdia argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean.
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Eduardo Millán Ortuondo jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Vitoria-Gasteizko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Baliabide eta Prozesu Asistentzialen Analisiko Atal Sanitarioko Buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin, aurreko guztia kontuan hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Eduardo Millán Ortuondo jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Vitoria-Gasteizko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Baliabide eta Prozesu Asistentzialen Analisiko Atal Sanitarioko Buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko otsailaren 20tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 18a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS