Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2025eko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1051

326/2025 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari-nagusiarena, zeinaren bidez Adelina Pérez Alonso andrea izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Ospitaleko Programen Unitateko Zerbitzu Sanitarioko Buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1066/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Ospitaleko Programen Unitateko Zerbitzu Sanitarioko Buruaren lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Vitoria-Gasteizko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan (2024ko ekainaren 21eko EHAA, 121. zk. eta 2024ko uztailaren 3ko BOE, 160. zk.).

Deialdian aurreikusitakoari jarraiki, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 1525/2024 Ebazpenaren bidez onartu egin zen onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu zen 2024ko azaroaren 21ean), eta urtarrilaren 8ko 24/2025 Ebazpenaren bidez onartu egin ziren onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda eta Balorazio Batzordearen osaera (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu zen urtarrilaren 15ean). 2025eko otsailaren 3an, Proiektuaren aurkezpen publikoa Batzorde Balorazioaren aurrean egiteko deialdia argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean.

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin du aurkeztutako eskabidea, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Adelina Pérez Alonso andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Vitoria-Gasteizko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Ospitaleko Programen Unitateko Zerbitzu Sanitarioko Buru.

Aintzat hartuta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komuna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Adelina Pérez Alonso andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Vitoria-Gasteizko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Ospitaleko Programen Unitateko Zerbitzu Sanitarioko Buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko otsailaren 20tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 18a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala