
43. zk., 2025eko martxoaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1028
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 359/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.
Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegian, Miren Alazne de la Huerta Pelayo andreak, María Pilar Mogrobejo Blanco andreak eta Mónica Ruiz Muñoz andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute (359/2024 prozedura laburtuaren izapideen bitartez bideratutakoa), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki baten aurka. Izan ere, erabaki horrek ezetsi egin zuen Miren Alazne de la Huerta Pelayo andreak, Miren Isabel Andramari Garratxa andreak, María Pilar Mogrobejo Blanco andreak eta Mónica Ruiz Muñoz andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 789/2024 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Azken ebazpen horren bidez, Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategorian (Lanpostu funtzionalak: Erizaintzako Laguntzailea, Osasun Mentaleko Erizaintzako Laguntzailea) hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen eta txanda irekiko destinoen esleipena egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan. Horren bidez, txanda irekiaren eranskinean agertzen diren esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaintzako Laguntzailea kategoriako lanpostuetan (Lanpostu funtzionalak: Erizaintzako Laguntzailea, Osasun Mentaleko Erizaintzako Laguntzailea).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 18a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS