Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2025eko martxoaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
1024

IRAGARKIA, 2025eko otsailaren 19koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, bide judizialaren aurretik kalteberatasun ekonomikoaren egoera aztertzeko baimen-eskaera jakinarazteko dena, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 441.7 eta 685.2 artikuluen araberakoa.

Beherago eranskin gisa aipatzen den administrazio-egintza jakinarazteko ahaleginak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 artikuluan xedatutakoaren arabera egindakoak, ez du emaitzarik izan, eta, beraz, ezin izan da jakinarazpena egin. Kasu horretan, Lege horren 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera, jakinarazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez egingo da.

Interesduna edo haien legezko ordezkaria edukiaren berri izateko eta egintza hori jasota uzteko agertu ahal izango da Gipuzkoako Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzan, Bizilagun Zerbitzuan (Donostiako Andia kalea, 13. zenbakia 6. solairua), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreko paragrafoan adierazitako epea igaro eta interesdunak agertu ez badira, jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztietarako, epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, agertzeko zehaztutako azken egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastián, 2025eko otsailaren 19a.

Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO SANZ ARAUJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala