Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2025eko martxoaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1022

JAKINARAZPENAK, ordainketa zatitzeko ebazpen batzuei buruzkoak, egiteko daudenak.

Jarraian adierazten den administrazio-egintzaren jakinarazpena egin nahi izan da, baina Administrazio honi egotzi ezinezko arrazoiak direla medio, ezin izan zaio jakinarazpenik egin pertsona interesdunari.

Ondorioz, dei egiten zaio erantsitako zerrendan agertzen den interesdunari edo haren legezko ordezkariari -behar bezala egiaztatua dela-, jakinarazpena jasotzeko ager dadin, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan: 08:15etik 14:30era.

Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan jasotzen den espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatutako epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 20a.

Finantza Politikako eta Gizarte Aurreikuspeneko zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

ERANSKINA
ORDAINKETA ZATITZEKO EBAZPEN BATI BURUZKO JAKINARAZPENA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala