
43. zk., 2025eko martxoaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1019
AGINDUA, 2025eko otsailaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteiz udalerriko (Araba) «Urkide» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatzeko dena, Batxilergoko bi unitate gehitzeagatik.
Vitoria-Gasteiz udalerriko (Araba) «Urkide» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Colegio Urkide Ikastetxea, Sociedad Cooperativa» erakundeak eskatuta hasitako espedientea aztertu da. Espediente horretan, ikastetxe horri emandako baimena aldatzeko eskatzen da, Batxilergoko bi unitate gehitzeagatik.
Dagokion administrazio-espedientea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera izapidetu da, eta bertan jasota dago indarrean dagoen araudi aplikagarriak eskatzen duen dokumentazioa, eta gaian eskumena duten organoek aldeko txostena eman diote.
Arau hauek hartu dira kontuan: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea Vitoria-Gasteiz udalerriko (Araba) «Urkide» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatzeko (kodeak: 010221 eta 01001231), 2025-2026 ikasturterako, Batxilergoko bi unitate gehitzeagatik. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da erregistroko datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 010221 (EAE) eta 01001231 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Urkide».
Titularra: «Colegio Urkide Ikastetxea, Sociedad Cooperativa».
Helbidea: Magdalena 8.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa, 4 unitate, honelako edukierakoak:
• 2-3 urteko haurrentzako 4 unitate, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierarekin.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate 225 ikaspostutarako edukierarekin.
– Lehen Hezkuntza: 18 unitate 450 ikaspostutarako edukierarekin.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 13 unitate 390 ikaspostutarako edukierarekin.
– Batxilergoa: Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateak, 350 ikaspostutarako edukierarekin.
– Hezkuntza berezia: 3 gela ireki.
– Lanbide Heziketa:
• Lanbide-arloa: jarduera fisikoak eta kirolak.
○ Gizarte eta kiroleko irakaskuntza eta animazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.
Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez. Horrez gain, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Era berean, Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazitako higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimenak emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 14a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS