Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2025eko martxoaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1018

AGINDUA, 2025eko otsailaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Alemán San Bonifacio» ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

«Asociación del Colegio Alemán de Bilbao» elkarteak abiarazitako espedientea aztertu da. Espediente horretan, «Alemán San Bonifacio» atzerriko ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko eskatzen da – ikastetxearen kodeak: 014613 (EAE) eta 48002626 (unibertsala) –. Erakunde hori da titularra, ikastetxearen izen espezifikoa aldatu delako.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.

Hauek aztertu dira: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; Espainiako atzerriko ikastetxeen araubideari buruzko 806/1993 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua), eta gai horretan aplikagarri den gainerako legeria. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Alemán San Bonifacio» atzerriko ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematea. 2025-2026 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da erregistro-datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 014613 (EAE) eta 48002626 (unibertsala).

Izen generikoa: Atzerriko Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Colegio Alemán de Bilbao».

Titularra: «Asociación del Colegio Alemán de Bilbao».

Helbidea: Jesús Galíndez etorbidea 3.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak: Alemaniako hezkuntza-sistemako hurrengo irakaskuntzak,

– Kindergarten.

– Grundschule.

– Beobachtungsstufe.

– Gymnasium (7.etik 12.era).

Edukiera: 700 ikaspostu.

Bigarrena.– Espainiako atzerriko ikastetxeen araubideari buruzko maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuaren 7.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ikastetxeak ezingo du erabili, bere burua identifikatzeko, dagokion erregistro-inskripzioan agertzen ez den daturik.

Hirugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskabide edo komunikazio guztietan, dokumentazio propioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa, espezifikoa eta ikastetxearen kodea erabili beharko ditu, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Laugarrena.– Ikastetxeak Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, eta Geografia eta Historia irakaskuntzekin osatu beharko ditu baimendutako irakaskuntzak, Hezkuntza sailburuaren 2024ko otsailaren 1eko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko irakaskuntzen baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemen irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan Euskara eta Literatura, Gaztelania eta Literatura, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza, Natura Zientziak eta Geografia eta Historia irakaskuntzen curriculuma eta gutxieneko ordutegia finkatzen dira.

Bosgarrena.– Ikastetxean egindako ikasketak unibertsitatez kanpoko atzerriko tituluak eta ikasketak homologatzeko eta baliozkotzeko araudian xedatutakoari lotuko zaizkio, maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Seigarrena.– Ikastetxearen erregistro-datuetako edozein aldatu behar denean, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du erakunde titularrak. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.

Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 14a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala