
43. zk., 2025eko martxoaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (148 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1017
AGINDUA, 2025eko otsailaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Muskizen (Bizkaia) dagoen «Pedro Cantarrana» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 111. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeen izen generikoa eguneratzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 4ko Aginduaren I. eranskinean xedatutakoaren arabera, Haur eta Lehen Hezkuntza eskaintzen duten ikastetxe publikoei Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe deituko zaie.
Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezartzen denez, ematen dituzten irakaskuntzei dagokien izen orokorraz gain, ikastetxeek izen espezifiko bat izan behar dute.
Haur Hezkuntzako Eskolen eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeen Erregelamendu Organikoa onartzen duen urtarrilaren 26ko 82/1996 Errege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, eskola-kontseiluari dagokio ikastetxearen izen espezifikoaren proposamena aurkeztea, Udalaren aldeko txostenarekin.
Muskizko (Bizkaia) «Pedro Cantarrana» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko eskabidea aztertu da. Ikastetxearen Ordezkaritza Organo Gorenak erabaki zuen hori 2023ko azaroaren 29an, ikastetxearen autonomia-eremuko azken arduraduna den aldetik, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 31. artikuluan ezarritakoarekin bat ezarritakoaren arabera.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta horretan eskumena duen Hezkuntzako Ikuskaritzak aldeko txostena egin du, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluak eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren 4. artikuluak esleitutako eskumenak baliatuz. Beraz, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Muskizen (Bizkaia) dagoen «Pedro Cantarrana» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea onartzea; aurrerantzean, «Cantarrana Eskola» izango du izena eta, 2024-2025 ikasturtetik aurrera, EAEko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuta geratuko da erregistroko datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 014370 (EAE) eta 48006383 (unibertsala).
Izen orokorra: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea.
Izen espezifikoa: «Cantarrana Eskola».
Helbidea: Gurugu memerea, 12.
Udalerria: Muskiz.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 14a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS