Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2025eko martxoaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1016

AGINDUA, 2025eko otsailaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Hernani udalerriko (Gipuzkoa) «Hernani» musika-eskola publikoari instalazioak aldatzeko baimena ematen zaion, espazio berriak zabaltzeko.

Hernani udalerriko (Gipuzkoa) «Hernani» musika-eskola publikoaren titularra den Hernaniko Udalak instalazioak aldatzeko egin duen baimen eskaera aztertu da, espazio berriak zabaltzeko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolena, eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025-2026 ikasturtetik aurrera, Hernaniko (Gipuzkoa) «Hernani» musika-eskola publikoari hiru gela sakabanatu edukitzeko baimena ematea; Sandiusterri kaleko 1. zenbakian egongo dira. Gelen erabilpenari dagokionez, bata irakasle gela moduan erabiliko da eta beste biak musika gela bezala.

Horrela, 2025eko irailaren 1etik aurrera, «Hernani» musika-eskola publikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 012077 (EAE) eta 20007746 (unibertsala).

Izen generikoa: musika-eskola publikoa.

Izen espezifikoa: «Hernani».

Titularra: «Hernaniko Udala».

Helbidea: Atzieta 4 (egoitza nagusia) eta Sandiusterri 1 (3 gela sakabanatu).

Udalerria: Hernani.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

• Mailak: 1, 2, 3 eta 4.

• Familiak eta espezialitateak:

– Hari igurtzizko instrumentuak: biolina eta biolontxeloa.

– Zurezko haize-instrumentuak: klarinetea, zeharkako txirula eta saxofoia.

– Metalezko haize-instrumentuak: tronpeta.

– Teklatu-instrumentuak: pianoa eta akordeoia.

– Perkusio-instrumentuak: perkusioa.

– Hari sakatuzko instrumentuak: gitarra.

– Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: txistua, trikitia, panderoa, dultzaina, alboka eta txalaparta.

– Kantuko espezialitatea: kantu korala.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.

Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez. Horrez gain, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Laugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 14a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala