
43. zk., 2025eko martxoaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
1011
ERABAKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearena, Hauteskundeetako dirulaguntzen zenbatekoak zehazteari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak, 2024ko abenduaren 4ko bileran, aztergai izan du Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren hauteskunde-kontabilitateari buruzko irizpena, 2024ko apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzkoa. Hori kontuan izanik, erabaki du ezagutzera ematea hautagai-zerrendei egokitu zaizkien dirulaguntzen zenbatekoak.
Dirulaguntza hauek dagozkie hautagaitzei, 2024ko apirilaren 21eko hauteskunde-prozesuan:
HAUTAGAI ZERRENDA
EAJ-PNV
1.908.981,48 euro (milioi bat bederatziehun eta zortzi mila bederatziehun eta laurogeita bat euro eta berrogeita zortzi zentimo)
EH Bildu
1.528.017,14 euro (milioi bat bostehun eta hogeita zortzi mila eta hamazazpi euro eta hamalau zentimo)
PSE-EE (PSOE)
1.175.141,96 euro (milioi bat ehun eta hirurogeita hamabost mila ehun eta berrogeita bat euro eta laurogeita hamasei zentimo)
PP
704.127,17 euro (zazpiehun eta lau mila ehun eta hogeita zazpi euro eta hamazazpi zentimo)
Vox
287.445,86 euro (berrehun eta laurogeita zazpi mila laurehun eta berrogeita bost euro eta laurogeita sei zentimo)
SUMAR
204.182,37 euro (berrehun eta lau mila ehun eta laurogeita bi euro eta hogeita hamar zentimo)
Aurreko dirulaguntzetatik, hala badagokio, hautagai-zerrendei aurrerapen gisa emandako zenbatekoak kendu beharko dira, eta likidatu gabe dauden aldeak ordaindu, ekainaren 19ko 15/1998 Legeak aldatutako Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 144.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 4a.
Idazkaria,
ENEKO PAGAZAURTUNDUA ARBAIZAGOITIA.
RSS