Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2025eko martxoaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1005

AGINDUA, 2025eko otsailaren 26koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzen baita.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea formalizatzen dut:

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ainara Saez Amaro andrea kentzea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabineteari laguntzeko aholkulari lanpostutik (kodea: 5295; dotazioa: 1), izendapena eragin zuten arrazoiak desagertzeagatik, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2025eko otsailaren 28tik aurrera izango ditu ondorioak. Dena dela, kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak emateko azken egunarekin.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 26a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala