Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2025eko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
979

IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, Bermeoko portuan ontziolaren jarduera nabe batean garatzeko jabari publikoko emakida emateari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariaren 2025eko otsailaren 8ko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:

– Titularra: Astilleros de Bermeo, S.L.

– Xedea: Bermeoko portuan nabe bat okupatzea, ontziolaren jarduera garatzeko.

– Azalera: 550 m2.

– Epea: Bost (5) urteko iraupena, bost (5) urteko bi (2) luzapen egiteko aukerarik.

– Tasa: 13.351,59 euro urtean (BEZa barne).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 12a.

Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala