Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2025eko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
972

20/2025 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Portugaleteko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren luzapena, Portugaleten deribazio judizialaren bidezko familia-elkarguneko zerbitzua kudeatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Portugaleteko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren luzapena, Portugaleten deribazio judizialaren bidezko familia-elkarguneko zerbitzua kudeatzeko. Hitzarmen luzapen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 24a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 24KO 20/2025 EBAZPENARENA
ERABAKIA, PORTUGALETEKO DERIBAZIO JUDIZIALAREN BIDEZKO FAMILIA-ELKARGUNEAREN ZERBITZUA KUDEATZEKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA PORTUGALETEKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA LUZATZEKOA
BILDU DIRA:

Alde batetik, María Jesús Carmen San José López andrea, Justizia eta Giza Eskubideen sailburua, ekainaren 24ko 13ko 34/2024 Dekretuaren bidez izendatutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, ekainaren 30eko 7/1981 Legeak (Jaurlaritzaren Legeari buruzkoak) 26. artikuluan esleitzen dizkion eskumenen arabera.

Beste alde batetik, María José Blanco Gavieiro Portugaleteko Udaleko alkate-udalburua, erakunde hori ordezkatuz.

Bi aldeek hitzarmen hau sinatzeko beharrezko legezko gaitasuna aitortu diote elkarri, eta, ondorioz, honako hau

AZALTZEN DUTE:

Lehenengoa.– 2023ko abenduaren 26an, lankidetza-hitzarmena sinatu zen, Portugaleteko deribazio judizialaren bidezko familia-elkargunearen zerbitzua kudeatzeko lankidetza horren baldintzak arautzeko.

Bigarrena.– Portugaleteko deribazio judizialaren bidezko familia-elkargunean bisitak eta trukeak bermatzeko zerbitzuaren premiak bere horretan jarraitzen duenez, beharrezkoa da aipatu hitzarmenaren luzapen bat sinatzea, bertan jarduera berriak garatzen jarraitzen dela bermatu ahal izateko.

Hirugarrena.– Aipatutako luzapenaren indarraldia 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean ezarri da.

Horren arabera, alde sinatzaileek berariaz adierazi dute lankidetzan aritzeko asmoa, eta, horretarako, honako hau

ERABAKITZEN DUTE:

Lehenengoa.– Luzatzea 2023ko abenduaren 26an sinatutako lankidetza-hitzarmena, zeinaren bidez Portugaleteko deribazio judizialaren bidezko familia-elkargunearen zerbitzua kudeatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Portugaleteko Udalaren arteko lankidetzarako baldintzak arautzen baitira.

Bigarrena.– Aipatutako luzapenaren indarraldia 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartekoa izango da.

Hirugarrena.– Konpentsazio ekonomikoa, orain arte bezala, urteko 200.000 eurokoa izango da. Diru-zenbateko hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko Aurrekontu Orokorren kontura ordainduko da, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduak ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzkoak). Justizia eta Giza Eskubideen Sailak hartutako konpromisoak aurrera eramateko ezinbesteko baldintza izango da hitzarmenetik eratorritako betebeharrak finantzatzeko kreditu egoki eta nahikoa izatea.

Laugarrena.– 2023ko abenduaren 26an sinatutako hitzarmeneko gainerako klausulak berdin-berdin utziko dira.

Horrekin guztiarekin bat, sinatzaileek dituzten eskumenak baliatuta eta ados daudela jasota gera dadin, aldeek hitzarmen honen bi ale sinatzen dituzte, ondore bakarrerako, hasieran adierazitako tokian eta egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 26a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Portugaleteko Udaleko alkatea,

MARÍA JOSÉ BLANCO GAVIEIRO.


Azterketa dokumentala