Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2025eko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
964

111/2025 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko otsaileko zikloaren destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren.

Aipatutako erabakiaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, erabakia garatzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari eskumena ematen zaio beharrezko ebazpen edo instrukzioak eman ditzan, erabakia egoki eta zuzen aplika dadin Ente Publikoaren zerbitzu-erakunde guztietan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 4.2.1. apartatuan xedatutakoari jarraituz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko du destinoen eskaintza.

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2025eko otsaileko zikloko destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako / lanpostu funtzionalerako, ebazpen honekin batera doan eranskinaren bidez.

Ebazpen honen bidez egiten den deialdiaren zikloan erreferentziatzat hartu da 2024ko azaroaren 30a, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko. Data horretatik aurrera, ez da aldaketarik egingo lanpostuak eskuratzeko baldintza eta eskakizunetan, salbu eta eskaintzan akatsen bat antzematen bada.

Destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko plantilla funtzionalean identifikatzen dituzten ezaugarriekin eskaintzen dira, eta honako hauek adierazten dira: zein zerbitzu-erakundetakoak diren, lantokia, antolamendu-unitatea eta herria, lanaldi-erregimena eta hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data adierazita, baldin eta lanpostuak derrigortasun-data esleituta badu). Bereziki, azpimarratzen da hizkuntza-eskakizunari dagokion ezaugarria, baita, hala badagokio, derrigortasun-data ere, bere garaian adostu zirela, 2024ko azaroaren 30eko erreferentzia-data baino lehen, 2022ko urtarrilaren 27an onartutako III. Euskara Plana eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 3/2022 Instrukzioa betez.

Eskainitako lanpostuak oinarrizko lanpostuak dira, eta adierazitako erreferentzia-datan ez zuten titularrik.

2025eko otsaileko ziklo honetan, 2025eko martxoaren 21a hartu da erreferentziatzat destino-aukeraketa egiteko edo horiek aldatzeko, baldintzak betetzeko, alegazioak egiteko eta merezimenduak baloratzeko.

Lehiakideek eskabidea egin edo aldatu ahalko dute, baita destinoen aukeraketa ere, 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren oinarrietan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1671/2019 Ebazpenean araututakoari jarraikiz, 2025eko martxoaren 21era arte, 2025eko otsaileko ziklo honi dagokionez.

Destinoen aukeraketa egiteko eta, beharrezkoa bada, aldatzeko, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitu den aplikazio informatikoa erabiliko da, eta ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.

2025eko otsaileko ziklo honetan, 2025eko martxoaren 21era arte egindako destino-aukeraketa hartuko da kontuan, aldez aurretik adierazitakoaren arabera.

2025eko otsaileko ziklo honetan sartuko dira prozesu orokorrean egindako eskabideak, baldin eta, 2025eko martxoaren 21eko amaieran, gutxienez ziklo honetan eskainitako destinoetako bat badute. Hori dela-eta, destinoak aukeratu ez badira, zuzendu egin beharko da, bai erreferentzia-data amaitu baino lehen, bai errekerimendua egin eta hamar eguneko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 73. artikuluaren arabera.

Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala