Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2025eko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
958

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, 2019., 2020., 2021. eta 2022. urteetako lan eskaintza publikoei dagozkien hautaketa prozesuetako esleipendunak karrerako funtzionario edo lan kontratudun langile finko izendatzeko dena.

Errektorearen 2022ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez Euskal Herriko Unibertsitatean karrerako funtzionarioak/lan kontratudun langile finkoak sartzeko hautaketa prozesuen oinarri orokorrak argitaratzeko agindua eman zen. Hautaketa prozesuok Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko erabakiaren ondorio dira, erabaki horren bidez onartu baitzen administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 2022ko lan eskaintza publikoa eta aldatu 2019., 2020. eta 2021. urteetako lan eskaintza publikoak.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2022ko urriaren 20ko ebazpenen bidez agindua eman zen argitaratzeko administrazio eta zerbitzuetako langileen taldeetarako karrerako funtzionarioak eta lan kontratudun langileak hautatzeko ohiko eta ezohiko prozesuen oinarri espezifikoak.

Aipatutako hautaketa prozesuak bukatuta, prozesu horietako epaimahaien erabakien bidez onartu egin ziren aukeratutako pertsonen eta esleitzeko zeuden lanpostuen behin betiko zerrendak. Halaber, prozesu bakoitzean behin betiko hautatutako pertsonak karrerako funtzionario edo lan kontratudun langile finko izendatzea proposatu zen, eta hogei egun naturaleko epea ezarri zen interesdunek aurkez zezaten beharrezko dokumentazioa beren gaitasuna egiaztatzeko eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela frogatzeko. Interesdun guztiek epe barruan aurkeztu zuten eskatutako dokumentazioa eta, hortaz, pertsona horien izendapena egin behar da dagokien eskalan edo taldean, adierazita zein den esleitu zaien lanpostua.

Hamaikagarren oinarriaren arabera, izendatutako pertsonek hilabeteko epe luzaezina izango dute plaza jabetzan hartzeko, izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Azkenik, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 71.4 eta 71.5 artikuluak aplikatuta, hautaketa prozesua bukatu eta gero, eskatutako baldintzak –hizkuntza eskakizuna barne, nahitaezkoa balitz– betetzen dituzten pertsonei esleituko zaizkie lanpostuak, puntuazioari jarraikiz eta pertsona bakoitzak adierazitako lehentasunak kontuan hartuta. Lanpostu jakin bat lortzeko eskatzen diren baldintzak betetzeak ez du eragotziko interesdunek aukeratu ahal izatea egiaztatutako baldintzaren bat ez daukaten lanpostuak. Esleitutako lanpostuak behin betikoak izango dira, eta lanpostu horiek betetzeko sistemaren bidez lortutzat joko dira ondorio guztietarako.

Era berean, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 63.b) artikuluari jarraikiz, EHAAn argitaratu behar da hautatutako pertsonak karrerako funtzionario edo lan kontratudun langile finko izateko organo edo agintari eskudunak egindako izendapena.

Adierazitakoagatik, bat etorrita errektorearen 2022ko urriaren 20ko Ebazpeneko hamargarren oinarriak dioenarekin (2019., 2020., 2021. eta 2022. urteetako lan eskaintza publikoei dagozkien hautaketa prozesuen oinarri orokorrak onartzen dituena), eta UPV/EHUko Estatutuak onartzen dituen 17/2011 Dekretuko 181.1.j) artikuluaren arabera esleitutako ahalmenen babesean, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren pertsonak Euskal Herriko Unibertsitateko eskaletako karrerako funtzionario izendatzea, kasuan kasuko txanda eta hautaketa sistemaren bidez aukeratuak izan ondoren.

• I. atala: Gestioko teknikarien eskala.

• II. atala: Artxibo, Biblioteka eta Museoetako fakultatiboen eskala.

• III. atala: Unibertsitate Gestioaren eskala.

• IV. atala: Artxibo, Biblioteka eta Museoetako laguntzaileen eskala.

• V. atala: Administrarien eskala.

• VI. atala: Administrari laguntzaileen eskala.

• VII. atala: Menpekoen eskala.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren pertsonak Euskal Herriko Unibertsitateko kategoria profesional eta espezialitateetako lan kontratudun langile finko izendatzea.

• I. atala: I. taldea.

• II. atala: II. taldea.

• III. atala: III. Taldea.

• IV. atala: IV. taldea

Hirugarrena.– Atzeratzea ebazpen honen III. eranskinean agertzen diren pertsonen izendapena, ezin baitzaie egin nahitaezko azterketa medikoa lanerako ezintasun iragankorreko egoeran daudelako. Osasun azterketa hori egingo zaie medikuak alta ematen dienean eta, hortaz, izendapena egingo da azterketaren emaitza ezagutu ondoren.

Laugarrena.– Eranskinetako atal bakoitzean, esleitutako lanpostua edo onartutako eszedentzia egoera zehazteaz gain, adierazten da plaza eskuratzeko hautaketa prozesuaren zenbakia (plazaren identifikazioa eta ezaugarri nagusiak dira IV. eranskinean aipatzen direnak).

Bosgarrena.– Izendatutako pertsonek ebazpen honen eranskinetan agertzen diren lanpostuen jabetza hartu beharko dute edo, hala dagokionean, lan kontratu finkoa izenpetu, e sinadura aplikazioa erabilita. Horretarako, mezu elektroniko bat jasoko dute sinatu beharreko dokumentuarekin eta aipatutako aplikazioaren bidez sartuko dira, ziurtagiri digitalarekin sinatzeko. Dokumentua behin sinatuta tramitea amaitutzat joko da, eta ez da aurkeztu beharko berriz UPV/EHUren beste instantzia batzuetan.

Lanpostua jabetzan hartzeko epea hilabetekoa izango da, luzaezina, izendapenaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Dena den, dokumentuak egun hori baino lehenago egon ahal izango dira izendatutako pertsonen eskura.

Sinadurak 2025eko martxoaren 1etik aurrerako ondorio administratibo eta ekonomikoak izango ditu, interesduna lanera lehenengo lan egunean hasten ez den kasuetan izan ezik, horretarako arrazoi justifikatu eta egiaztaturik ez badute. Halakoetan, ondorioak hasiko dira zenbatzen interesduna lanean hasten den egunean bertan.

Seigarrena.– Zehaztutako epean plaza jabetzan hartzen ez dutenek edo lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek UPV/EHUko karrerako funtzionario edo lan kontratudun langile finko izateko eskubidea galduko dute, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Zazpigarrena.– Funtzionario edo lan kontratudun langile finko sartu berriei esleitutako lanpostuak behin betikoak izango dira, eta lanpostu horiek betetzeko sistemaren bidez lortutakotzat hartuko dira ondorio guztietarako.

Zortzigarrena.– Funtzionarioek, ebazpen honen kontra egiteko, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote UPV/EHUko errektoreari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Era berean, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezakete zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Lan kontratudun langileek, ebazpen honen kontra egiteko, lan demanda jar dezakete zuzenean Lan arloko Epaitegian, bi hilabeteko epean, bat etorrita lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legeko 69. artikuluan adierazitakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak emandako idazketan azken xedapenetatik hirugarrenean).

Leioa, 2025eko otsailaren 17a.

Errektorea,

JOSÉ RAMÓN BENGOETXEA CABALLERO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala