
40. zk., 2025eko otsailaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
952
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 390/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeenak.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, María Isabel Real Almagro-k administrazioarekiko 390/2024 auzi-errekurtsoa jarri du –Prozedura arruntaren izapideen bidez bideratzen ari da– Administrazio Kontseiluaren 2024ko uztailaren 11ko Erabakiaren kontra, zeinak gaitzetsi egin baitzuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 789/2024 Ebazpena (zeinaren bidez argitaratu baitzen hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta esleitu baitziren txanda irekiko destinoak Erizaintzako Laguntzaile kategorian) eta 791/2024 Ebazpena (zeinaren bidez argitaratu baitzen estatutupeko lotura finkoa lortu duten eta 789/2024 Ebazpenaren II. eranskinaren behin betiko zerrendan dauden esleipendunen behin betiko izendapena).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 20a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS