Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2025eko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
951

IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, Bermeoko portuan erregai-horniduraren instalazioa eraberritzeko eta ondoren ustiatzeko jabari publikoaren emakida emateari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariaren 2025eko otsailaren 10eko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:

– Titularra: Repsol Comercial de Productos Petrolíferos, S.A.

– Xedea: Bermeoko portuko jabari publikoa okupatzea, erregaia hornitzeko egungo instalazioa berritzeko, gasolioa hornitzeko sareko hoditeria eta kutxatilak hobetzeko jarduketak eginez, eta ondoren instalazio hori ustiatzea Bermeoko portuan.

– Azalera: 450,57 m2.

– Epea: hogeita hamar (30) urteko emakida, hamar (10) urteko bi (2) luzapen egiteko aukerarekin.

– Tasa: 13.171,13 euro urtean (BEZa barne).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 12a.

Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala