
40. zk., 2025eko otsailaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
943
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalean bideratutako 85/2025 prozedura arruntean.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak xedatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira bidaltzea prozedura honi lotutako administrazio-espedientea:
85/2025 prozedura arrunta, agindu hauen aurka jarri dena: Aginduak, 2024ko azaroaren 11koak, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarenak, zeinen bidez, hautaketa-prozesuetarako deialdiak egiten baitira, irispide libreko sistema orokorraren bidez sartzeko Idazkaritza-Kontu-hartzailetza azpieskalan, Kontu-hartzailetza Diruzaintza (sarrera-kategoria) azpieskalan eta Idazkaritza azpieskalan (sarrera-kategoria), eta barne-igoeraren bidez sartzeko, Kontu-hartzailetza-Diruzaintza aspieskalan (sarrerako eta goi-mailako kategoriak) eta Idazkaritza aspieskalan (sarrerako eta goi-mailako kategoriak), Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen eskalan, Euskal Autonomia Erkidegoan.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salaren 2. atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 18a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
LORETO OSA OCÓN.
RSS