Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2025eko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
941

IRAGARKIA, 2025eko otsailaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, dirulaguntza-eskaeran atzera egin dela ezartzen duen ebazpena jakinarazteari buruzkoa (2023ko Kuoten Deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariak dirulaguntza-eskaeran atzera egin dela ezartzen duen ebazpena eman du, Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen babesean (laguntza horiek Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotak dira). Dirulaguntzak finantzatzeko baliabideak, hain zuzen, erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2023ko martxoaren 8ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez esleitu dira (2023ko martxoaren 15eko EHAA).

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretarako, jakinarazten da ebazpenaren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko dagokion bulegoan dagoela interesdunen esku.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, jakinarazpenaren balioa izango baitu harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 5a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala