Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2025eko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
940

EBAZPENA, 2025eko otsailaren 6koa, Ikastetxe eta Plangintza zuzendariarena, 2024ko ekitaldian eman diren laguntzen onuradunen zerrenda jakitera ematen duena, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteei, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei (Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak izan ezik), unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioei eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen titular diren Irakaskuntza-Kooperatibei bideratutako dirulaguntzak arautzen duen Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 30eko Aginduak finkatutako esparruan (2024ko irailaren 2ko EHAA).

Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 30eko Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, espedienteak ebazten dituen behin betiko ebazpena Eusko Jaurlaritzako Egoitza Elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazpen-balioa izango du argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Era berean, dirulaguntzak emateko ebazpena EHAAn argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Horregatik guztiagatik, dirulaguntzen espedienteak ebazten dituen Ikaskuntza eta Berrikuntza zuzendariaren 2024ko abenduaren 4ko Ebazpena jakinarazi ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko uztailaren 30eko Aginduaren esparruan emandako dirulaguntzen zerrenda. Agindu horren bidez, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteei, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei (Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak izan ezik), unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioei eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen titular diren Irakaskuntza-Kooperatibei bideratutako dirulaguntzak arautzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 6a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala