Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2025eko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
939

AGINDUA, 2025eko otsailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez honako agindu hau aldatzen baita: Agindua, 2025eko urtarrilaren 16koa, Bilboko (Bizkaia) «Esclavas SC-Fátima» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatzeko dena Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeagatik.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2025eko urtarrilaren 16ko Aginduaren testuan (2025eko urtarrilaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 19. zenbakia). Agindu horren bidez, Bilboko (Bizkaia) «Esclavas SC-Fátima» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimena aldatu zitzaion, Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeagatik. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2025/450 (2/2)orrialdean, hau dio:

«Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, bakoitzak 30 ikaspostutarako edukiera duena».

Baina hau esan behar du:

«Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 13 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierarekin».

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala