Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2025eko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
938

AGINDUA, 2025eko otsailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, Irungo udalerriko «Erain Txiki» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikaspostuen gehikuntzagatik eta espazioen berrantolaketa egiteagatik.

Irungo udalerriko «Erain Txiki» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Erain, S.A.» erakundeak eskatuta hasitako espedientea aztertu da. Espediente horretan, ikastetxe horri emandako baimena aldatzeko eskatzen da, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikaspostuen gehikuntzagatik eta espazioen berrantolaketa egiteagatik.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua, otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, 30/2023 Dekretua, otsailaren 28koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen Dekretua eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, horiek horrela hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2024-2025 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikaspostuen gehikuntza eta espazioen berrantolaketa egiteko baimena ematea, Irungo udalerriko (Gipuzkoa) «Erain» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuari. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 012447 (EAE) eta 20007400 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Erain Txiki».

Titularra: «Erain S.A.».

Helbidea: Iparralde, 26.

Udalerria: Irun.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa, 4 unitate, honelako edukierakoak:

• 0-1 urteko haurrentzako unitate 1, 8 ikaspostutarako edukierarekin.

• 1-2 urteko haurrentzako unitate 1, 13 ikaspostutarako edukierarekin.

• 2-3 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierarekin.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate 75 ikaspostutarako edukierarekin.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.

Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez. Halaber, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Laugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazitako higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimen-emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala