Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2025eko otsailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
929

643/2025 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Alfonso Goméz de Iturriaga Piña jauna izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Erradioterapia Onkologikoko (Brakiterapiako Atala) Atal Sanitarioko Buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen ekainaren 25eko 1632/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Erradioterapia Onkologikoko (Brakiterapiako Atala) Atal Sanitarioko Buru lanpostu bat betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko abuztuaren 29ko EHAA, 168. zk. eta 2024ko irailaren 4ko BOE, 214. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Alfonso Goméz de Iturriaga Piña jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Erradioterapia Onkologikoko (Brakiterapiako Atala) Atal Sanitarioko Buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alfonso Goméz de Iturriaga Piña jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Erradioterapia Onkologikoko (Brakiterapiako Atala) Atal Sanitarioko Buru, aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko martxoaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2025eko otsailaren 18a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala