
40. zk., 2025eko otsailaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (109 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
927
EBAZPENA, 2025eko otsailaren 17koa, Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakariarena, Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda, S.A. enpresak ematen duen zerbitzuaren 2025. urterako tarifak onartzen dituena.
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2025eko otsailaren 13an egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan transkribatzen da haren xedapen-zatia.
ERABAKIA
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan sartu da «Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda, S.A.» udal-enpresak kudeatzen duen funikular-zerbitzu publikorako tarifak berrikusteko 2025. urterako eskaera.
Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda, S.A. enpresak ematen duen zerbitzuari dagozkion tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).
Eskumen hori betetzea Euskadiko Prezioen Batzordearen eginkizuna da, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).
Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka bat lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.
2025. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.
Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak erabaki hauek hartu ditu:
Lehenengoa.- Artxandako Funikularra-Funicular de Artxanda, S.A. enpresak ematen duen zerbitzuaren 2025. urterako tarifak onartzea, balio erantsiaren gaineko zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen tarifen kontzeptuak eta zenbatekoak:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.- Erabaki honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 17a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,
JAKES AGIRREZABAL iribar.
RSS