
38. zk., 2025eko otsailaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
897
IRAGARKIA, Bergarako udalerrian (Gipuzkoa) Deba ibaiaren 50.000 m3/urteko aprobetxamendu espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena, ura industria erabilerarako erabiltzeko.
Espedientearen kodea: A-G-2024-0015.
Eskatzailea: Arcelormittal Olaberria-Bergara, SL.
Jardueraren kokapena: Bergara.
Hargune puntua (koordenadak UTM [ETRS89]): X: 546.532; Y: 4.772.498.
Eskatutako urteko bolumena: 50.000 m3/urte.
Uraren erabilera: Industria erabilera.
Obren deskribapena: Ura Deba ibaiaren ubideratze-horman dauden bi sareten bitartez hartzen da, eskuineko ertzean kokatuta daudenak. Saretetatik ponpatze-biltegi batera igarotzen da, hiru ponpa urperagarriz ekipatuta, txandaka funtzionatzen dutenak. Biltegitik ura hozte-zirkuituaren parte den dekantagailura ponpatzen da 250 mm-ko diametroko eroanbide baten bidez, 500 m inguruko distantziara, zirkuitu itxian lurruntzeak eragindako ur-galerak konpentsatzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluaren arabera, bere burua kaltetutzat jotzen duen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duena adieraz dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduan eta adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 3a.
Zuzendari nagusia.
FE (2024ko abenduaren 4ko Ebazpena).
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.
RSS