
38. zk., 2025eko otsailaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
896
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 360/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeenak.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian, Juan Carlos Cardenas Bonelli jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 360/2024 prozedura arruntaren izapideen bitartez bideratutakoa–, Osakidetzaren zuzendari nagusiaren otsailaren 29ko 540/2024 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez argitaratu zen Goi Mailako Tituluduna kategorian (Lanpostu funtzionala: Segurtasuneko eta Higieneko Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria) Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten (2018-2019ko EPEa) hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta esleitu ziren txanda irekiko destinoak.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 17a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS