Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2025eko otsailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
893

IRAGARKIA, 2025eko otsailaren 10ekoa, Trantsizio Energetikoko sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Aiara eta Amurrioko udal-mugarteetan dagoen «Igebelar Solar» eguzki-instalazio fotovoltaikorako (3,2 MW) eta hari lotutako azpiegituretarako aurretiko administrazio-baimenaren eskaera.

48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak) eta 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan (24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa) ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen dira «Igebelar Solar» instalazio fotovoltaikoaren eta hari lotutako azpiegituren proiektua.

Espedientea: 01-GE-Y-2023-00046.

– Eskatzailea: Ventaja Solar 8, SL. (IFK: B88543574; helbidea: Paseo Club Deportivo z.g., 4. eraikina, 1. solairua, 28223 Pozuelo de Alarcón, Madril).

– Eskaeraren helburua: aurretiazko administrazio-baimena.

– Xedea: energia elektrikoa ekoiztea, gero saltzeko, teknologia fotovoltaikoaren bidez.

– «Igebelar Solar» proiektua:

a) 6.692 modulu, 540 Wp-ekoak.

b) 16 inbertsore fotovoltaiko, 200 kW-koak. Guztira 3,2 Mwn-ko potentzia du.

c) Transformadorea duten transformazio-zentro 2, bata 2.000 kVA-koa eta bestea 1.600 kVA-koa.

d) Transformazio-zentrotik sekzionamendu-zentroaren sarrerarainoko lurpeko ebakuazio-linea. 484 m-ko luzera du.

e) Sarbide-puntuaren inguruko sekzionamendu-zentroa.

– Tartean dauden udal-mugarteak: Amurrio: 14 industrialdea, 302, 394, 395, 396, 398 eta 90139 lurzatiak; Aiara: 4 industrialdea, 597 lurzatia.

– Husteko puntua: 5. linea - Amurrio-Ayala Menagarai CTO-5 (13,2 kV), Amurrio TEAkoa.

– Eguzki-instalazioak hartzen duen azalera: 3,83 ha.

– Aurrekontua (BEZik gabe): 2.992.226,31 euro instalazio fotovoltaikorako eta 38.300 euro sekzionamendu-zentrorako.

Proiektu honi ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin zitzaion.

Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) 20. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hori guztia argitaratzen da, interesdunek eta, oro har, herritarrek bi proiektuaren gaineko dokumentazioa azter dezaten 20 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuaren jendaurreko informazioan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 10a.

Arabako lurralde-ordezkaria ez dagoenez, eta 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriko e) apartatuan ezarritakoa betez (410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).

Trantsizio Energetikoko sailburuordea,

IRANTZU ALLENDE FERNÁNDEZ DE ERIBE.


Azterketa dokumentala